INDAZU ALBIRISTEA: INTERNAZIONALA

Humanitatearen utopia adierazten duen abestirik balego, seguraski hau izango zen: internazionala. Eta abestia horretan ere Errepublikazaleen oinarrizko  hirukia, hau da, askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna kantatzeko  hoberenetariko bat. Aquí escribimos sobre la internacional.
lehengo maiatzaErrepublika garaian, edozein ekitaldian edozein musika bandak: Himno de Riego, Gernikako Arbola, La Marsellesa eta Internazionala jotzen zuen, oinarrizko errepertorioa zen.
“Internazionala” mundu osoko langile mugimenduaren abestia da. Horren bidez munduko langile guztien arteko elkartasuna eta euren borrokaren batasuna irudikatzen da. Gainera, askoan, hizkuntza berean hainbat bertsio diferente daude, langile mugimenduaren aniztasuna dela eta (sozialistak, komunistak, anarkistak,…). 1892an II. Internazionalak ezaguna egin zuen kanta eta ereserkitzat hartu zuen. 1910eko azaroaren 3an mundu osoko langileen ereserki bihurtu zen Copenhageko Kongresu Internazionalean. 1919an Leninek ofizializatu egin zuen III. Internazionalean eta Sobietar Batasuneko ereserki nazional bihurtu zen, 1943. urte arte.
Abesti originala Eugene Pottierrek idatzi zuen, frantsesez, 1871n eta musika Pierre Degeyterrek ezarri zion, 1888an. Pottier (1816-1887) paperdenda bateko langilea zen eta poeta ere, 1848 iraultzan parte hartu zuen eta Pariesko Comunaren (1871) kontseilurako hautatua izan zen, egun horietan idatzia izan zen. Pedro Degeuter Lives-Lille-ko tatilerretan montatzailea eta musikaria zen. 1888.eko uztaila, Lilleko egunkari saltzaileen bilera batean lehen aldiz jo zuten.

 

OHIKO BERTSIOA
Internazionalaren euskarazko bertsiorik zabalena hau da, esaten da Gabriel Arestik egin zuela baina ez da horren frogarik aurkitu.
6680093Zutik lurrean kondenatu
Zaren langile tristea!
Nekez ginen elkarganatu,
Indazu albiristea!
Gertatuak ez du ardura.
Jende esklabua jaiki!
Aldaketak datoz mundura.
Nor den herriak badaki.
Oro gudura, ala!
Bihar izan dadin
Internazionala
Pertsonaren adin.

 

LAU ESTROFA GEHIAGO (¿?)

1977ko ekainaren 15eko hauteskunde kanpainian, Euskadiko Ezkerrak Bilboko Erakusketa Azokan egindako mitinean banandutako paskin batetik aterata, baina jatorria ezezaguna. Agian Arestirenak ere izan zintezkeen. (Norbaitek daki?)

Zutik lurrean kondenatu
zaren langile tristea,
nekez ginen elkarganatu
indazu albiristea.
Gertatuak ez du ardura,
jende esklabua jeiki,
aldaketak datoz mundura,
nor den herriak badaki.
 
Oro gudura ala!…
Bihar izan dadin
Internazionala
pertsonaren adin.
 
Goitik ez dator salbatzerik
jainkorik, ez , erregea.
Gu ez gaitzake gai azerik
Hau da gizonen legea !
Lapurra zeha dadin edo
har dezan bere zoria,
hauspoa eraginez gero
jo bedi burdin goria.
 
Oro gudura ala!…
 
Bere zeruan atseginez
Aberatsak ez du gaitzik:
Zer egin du, egarri minez
lana arrobatu baizik?
Gaiztaginen kutxetan dago
gure lanaren fruitua
hartuko dugu gehiago:
zorra eta korritua.
 
Oro gudura ala!…
 
Estatuak hondatzen gaitu
bere tribut berriekin,
Aberatsa gizentzen baitu
pobreen izerdiekin.
Asko zurrupatu gaituzte,
berdingoaren izenak
Berdin omen zituen uste
beharrak eta zuzenak.
 
Soldadu ere eginen
dute protesta ederra!
tiranoaz herabe ginan!
Guri bake, hari gerra
Baldin jan nahi gaitu gu,
Herriaren haragiak
Tirokatu behar ditugu
Beraren buruzagiak
 
Langile nekazari gara
Alderdi trabailaria
Lurre gure herentzia da
Hil bedi harraparia!
Bela putre gaitzak gogora
Haragiaz ase dira
Ihesi doaz eta horra
Eguzkiaren dirdira

 

HAU BAI SEGURU ARESTIRENA

Suak argitaraturiko “Arestiren literatur lanak” liburuan agertzen diren Arestik egindako itzulpenak. Haien artean Internazionalarena (Eugène Pottier). Fratsesezko bertsiotik paratu zeun arestik hene azpian agertzen den itzulpena. Gaur egun beste bertsioa da ezaguna, ustez Arestik itzulia hori ere, baina ez da horren frogarrik aurkitu.
Zutik! Munduko langileak,
garai dezagun gosea!
Odoltzaren ondean sarri
datorkigu asea!
Burjesiaren hilobitzat
zabal dezagun lezea,
harekin ehortziko dugu
eman daukun oinazea.

Gora herri-artea,
agintera zuzen;
gure azken gerra
Bizkor etorri zen.
Ohiuaren ederra,
garbi eta hozen!
Munduko langile guztiak
bat egin gaitezen!.

 

BERTSIOrik ZAHARRENA
Larrabetzutik… internazionala  artikuluan topatu ditugu hurrengo errefentziak. Errepublika garaian 1932eko lehenengo maiatzean, ANV-k bere ‘Acción Vasca’ egunkarian ezagutzen den lehen euskal bertsioa argitaratu zen:
Inun be’ez txiro’ta aberatsik
piper potia birrindu
jopuak beharrez buitza’uta
ogia geurenduko’gu
Gizon oro askatu
baita aberri danak
zuzentzea, bakea,
behera izkiludunak.
Gizon oro askatu
baita aberri danak,
didartu daigun batera
lur-anaitasuna oso.
Bertsio honetan azpimarra daiteke bi kontutxo. Alde batetik piper potia, hori-gorri bandera monarkikoari doakio, sasoi horietan piper latetako etiketetan agertzen ziren koloreak zirelako, espresiobide honen bidez balore errepublikazaleak azpimarratu nahi ditu, gainera bandera legala hiru koloretakoa zen, Errepublikarena. Bestetik, gizon oro askatu baita aberri danak, gizakumeen askatasuna eta herriena maila berdinean jarriz.
Internazional honen egilea Odón Apraiz arabarra izan zen. ANVren sortzailetariko bat, eta Deba eskualdeko idazkaria. Odon euskaldun-berri zen, eta euskararekiko zaletasun handia zuen. Bertsio honek ez zuen zabaltasun gehiegirik izan.

Azkenez, ahotsak.com-etik ateratako grabazioa bat, hain zuzen Mertxe Hidalgo gernikarra.
«La Internacional» eta «Si los curas y frailes supieran…»

Josetxo

Musiqueeia langile

Esta entrada fue publicada en Musikaz blai y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

5 respuestas a INDAZU ALBIRISTEA: INTERNAZIONALA

  1. Pingback: LA JOVEN GUARDIA | ERREPUBLIKA PLAZA

  2. Pingback: Maiatza 2018 Mayo: Brigadistas chinos. | ERREPUBLIKA PLAZA

  3. Pingback: 1931, una República democrática de trabajadores | ERREPUBLIKA PLAZA

  4. Pingback: Maiatza 2022 mayo | ERREPUBLIKA PLAZA

  5. Pingback: ERREPUBLIKARAKO KANTUTEGI BAT | ERREPUBLIKA PLAZA

Deja un comentario

Este sitio utiliza Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.