Gaur, lehen Errepublikaren 149. urteurrena da. (11-2-1873). Ospatuko dugu Arrigorriagatik ibilbide bat egiten bigarren Errepublika oroituz, Malmasingo Lagunen eskutik. 2022 Arrigorriaga. Lehen errepublika eguna. 13-2-2022. Goizeko 12 etan Arrigorriaga plazan itxaroten zaitugu. Hauek dira geldiune garrantzitsuak.
1.- ARRIGORRIAGAKO UDALETXEA
1931ko udal hauteskundeak Bloke Antimonarkikoak irabazi zituen. Lehenengo alkatea Manolo
Palacios (PSOE) izan zen, adinez zaharrena zelako. Gero, Rafael Iturrinok (EAE) hartu zuen alkatetza. Azken hori Errenteriara joan zen lanera, Papelerako jabeek hala aginduta alkatea zelakoan. Azkena, Jose Maria Angoiti (EAJ) izan zen.
2.- GERRA OSPITALEA
Antzinako Madalenerrota Artiatx familiak erosi zuen. Familia horretako kide bat, Pedro Artiatx, zinegotzi atera zen EAJtik 1931an egindako udal hauteskundeak. 1935eko pattarraren krisialdian dimititu ez zuen zinegotzi bakarra izan zen. Gerra lehertu zenean, Frantziara egin zuen ihes. Gerraren ostean, Arrigorriagara bueltatu zen.
Eraikin hau Errepublikarrek inkautatu zuten eta, bertan, gerrako ospitalea ezarri zuten, Herrerias medikuaren agindupean.
3.- ZUBIAUR ZUBIA
Zubi hau errepublikarrek lehertu zuten 1937ko ekainean faxistak sar ez zitezen. Ez zuten bere helburua lortu. Izan ere, Arrigorriaga faxisten esku jauzi zen ekainaren 16an.
4.- PAPELERA ESPAÑOLA FABRIKA
Arrigorriagako fabrika handia garai hartan. Bertan, UGT eta SOV sindikatuak antolatuta zeuden. Beren militate asko frontera joan ziren eta horietako batzuk hil ere egingo ziren. Papelera babesleku moduan erabili zuten gerra garaian.
5.- ATENEO OBRERO ETA DEMOKRATIKOA
1912an sortua. Lehen izena “Ateneo ilustrativo y recreativo” zeukan. 1930etik Aurrera,
ezkerreko alderdiak eta sindikatuak hasi ziren bertan beren batzarrak egiten. Horregatik, izena aldatu zioten. Izen berria “Ateneo obrero y democrático” izan zen. Gerra ostean, erregimen faxistak inkautatu egin zuen.
6.- GERRA OSPITALEA
Etxe hau Torrontegitarrena zen. Torrontegi familia Arrigorriagan zegoen familia dirudunetako
bat izan zen. Errepublikak Errepublikaren kontrako familiatzat zeukan. Errepublikak inkautatu zuten etxe hau eta hospital bihurtu. Ospital horretan Lekunberri medikua ibili zen. Oraintsu arte, udal kultur etxea izan da.
7.- ESKOLA ZAHARRAK
1937ko maiatzean, Euzko Gudarosteko Hegazkinen kontrako Dibisioa bertan hartu zuen aterpea. Eskola zaharrak ziren, egun, Osasun Zentro bilakatuta.
8.- ANV-EAE-KO EUZKO ETXEA
Etxe honetan EAE-ANVren egoitza egon zen Errepublika garaian. Ez zuten konfiskatu jabego
pribatua zuelako.
8.- PNV-EAJ-KO BATZOKIA
Mojakua elkarteak 1933an erosi zuen eraikin hau, bere bazkideek erositako akzioei esker. EAJPNVren egoitza izan zen. Gerra ostean, faxistek inkautatu zuten. 1978tik Aurrera, berriro pasatu zen Mojakua elkartearen bazkideen eskuetara. Egun, eraikin honek Batzokia izaten jarraitzen du.
9.- ERREPUBLIKAREN ALDE BORROKATUTAKO ETA HILDAKO ARRIGORRIAGAKO PERTSONEN OMENEZKO PLAKA
2008an Arrigorriagako Ahaztuak taldeak jarritako plaka. Plaka horretan Errepublikaren alde borrokatu eta hil ziren Arrigorriagako pertsonak omentzen dira.
Beste informazioa:ARRIGORRIAGAKO ERREPUBLIKAZALEAK
Pingback: RECORRIDO REPUBLICANO POR ARRIGORRIAGA | ERREPUBLIKA PLAZA
Pingback: ACTIVIDADES COLECTIVO REPUBLICANO 2021-2022 | ERREPUBLIKA PLAZA
Pingback: 2023 Donostia. Lehen Errepublikako eguna 4-2-2023 | ERREPUBLIKA PLAZA