Pikoketa 2022

Urriak 23, 12:30etan. 23 de octubre de 2022

Iaz bezala, 1936ko abuztuan hildakoen omenaldia egingo dugu Pikoketan.

Como en años anteriores, Homenaje a los asesinados en Pikoketa en agosto de 1936.

A partir de las 12:30 horas, música, txalaparta, ofrenda floral.

12:30etatik aurrera, musika, txalaparta, lore eskaintza.

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago

Información sobre estos hechos

Video y fotos del homenaje en Pikoketa en 1936

http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/eu/homenaje_pikoketa2022.php

http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/cas/homenaje_pikoketa2022.php

http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/fra/homenaje_pikoketa2022.php

1936ko abuztuaren 11n, matxinatutako indarren buruzagi Solchaga koronelak agindu eman zien beren gizonei Aia-Erlaitz-Pagogaña lerroa hartzeko, eraso faxistari horrekin hasiera emanaz. Aurreko egunetan Solchagaren gudarosteak errefortzu berriak jaso zituen, eta baita beste artileria pieza batzuen hornidura garrantzitsua ere. Joaquín Ortíz de Zárate koronelak jaso zuen posizio horiek hartzeko agindua; izan ere, posizio horiek, berez, errepublikanoen aurreko talde ttiki bat besterik ez ziren, eta indar nagusiak Erlaitzeko gotorlekuan zeuden kokatuak. Faxistek errepublikanoen aurreko taldetxo honi, kontu horiek ez jakitean, beren indar guztiak erabiliz eraso zioten.

Horrela sartu ziren Pikoketan, hura hamabost milizianok besterik defenditzen ez zuenean.  Pikoketa baserrian metrailadore bat zegoen, eta huraxe zen errepublikanoek erreztasun dezenterekin etsaia zaintzeko eta haren kontra egiteko zuten lekurik aurreratuena. Leku horretan zeuden milizianoak goiz horretan, abuztuak 11, eta gosaltzera zihoazen; toki horretan itxi-itxi zegoen laino artetik hainbat metrailadore tiro-sorta entzun ziren, eta horiexek izan ziren armada faxisten erasoaren iragarpen.

Kokaleku hori defendatzen zuten hamabost gazte haietatik bik bakarrik lortu zuten ihes egitea: Alejandro Colinak eta Patxi Arozenak. Gainerakoak preso hartu eta fusilatu egin zituzten berehalaxe baserriko hormen kontra jarrita. Bederatzi boluntario gaztek, haietako zaharrena 25 urtekoa eta gazteena 17koa, eta lau karabinerok, beren konpromiso iraultzailea, edo mugazainen kasuan, errepublikarekiko leialtasuna, sinatu zuten: Mertxe López Cotarelo, Pilar Vallés Vicuña, José María Arruti Idiakez, Victor Genua, Jesús López Casado, Agapito Domínguez, Bernardo Usabiaga Jáuregui, Manuel Justo Alberdi, Miguel López Pascual, eta  Vicente Argote, Agustín Bermejo, Félix Luz Echeverría eta Angel Braña López karabineroak. Fusilatutako bederatzi gazteak, EAJko Víctor Genua kenduta, komunistak ziren.

Esta entrada fue publicada en Bertako berriak. Informaciones de aquí. y etiquetada , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.