Manifestua. 2020ko apirilaren 14a


Murrizketarik ez osasunean,
ustelkeriarik ez, monarkiarik ez. Errepublika!

Gasteleraz:  Manifiesto 14 de abril de 2020

Euskal Herriko Errepublikazaleen Taldeak / Colectivo Republicano de Euskal Herria topagune honen partaideak gara eta manifestuarekin bat egiten dugu, Bitartean ere.. 2020 apriralen 14a. ¿Cómo celebrar el 14 de abril?

1931ko apirilaren 14an, herritarrek arlo sozialean, ekonomikoan eta politikoan porrot egin zuen erregimen monarkiko ustelarekin amaitu zuten. Herriak bere lan eta bizi baldintzak hobetzea eta bere etorkizunaren inguruan erabakitzea exijitzen zuen. Bere mobilizazioekin Errepublika ekarri zuen.

2020an konfinatu gaituen pandemia oso gogorra jasaten ari gara, osasun-egoera hau beharrezkoak ziren zerbitzu publikoak desegin, osasun sistemaren eta nagusien egoitzen parte handi bat pribatizatu zituzten politika neoliberalek larriagotu dute. Enpresa handien ustelkeriak eta neurrigabeko mozkinekin lotura dituzten pribatizazioak.

Juan Carlos de Borbonen dirutza eta “komisioak” ezagunak ziren arren, azken hilabete hauetan izan da atzerriko prentsak Panama eta Suitzako banku-kontuetan dituen milioiak azaleratu dituenean. Hedabide sumiso batzuetatik saldu ziguten irudi faltsua erori egiten da, eta hain eredugarria izan ez den errege bat agertzen da orain. Mota guztietako gaiztakeriak ahalbidetzen dituen Erdi Aroko bortxaezintasunak babestua eta Estatuaren zerbitzuak bere helburu pribatuetarako erabili dituena. Enpresa handien eta 78ko erregimeneko indarren konplizitatearekin eta irabaziekin.

Borboien ustelkeria larria izanik, arazoa Monarkia da. Demokratikoa ez den erakunde bat, bozkatu ez duguna, diktadura faxistaren oinordekoa dena, Suitzan kontu bat heredatzen den bezala Estatuaren Buruzagitza heredatzen duena. Felipe de Borbon ez da, “Aita hiltzen” saiatu arren, alternatiba, aitaren “negozioak” oso ondo ezagutzen zituen eta haien onuraduna zelako. Orain, argitaratutako informazioen aurrean, errege emeritua deritzonaren legez kanpoko aberastasunetik aldentzen saiatzera irteten da.

Ez dugu onartuko gezurretan jarraitzea. Ez dugu Monarkia ustelaren bortxaezintasuna, batere eredugarria ez dena, Erdi Arokoa eta baliogabea onartuko. Joan den martxoaren 18an Felipe de Borbonek bere hitzaldia ematen zuen orduan egindako kazolada adibide bat da. Estatu, Monarkia edo Errepublika eredua erabaki ahal izateko ordua da. Maiatzaren 9an deitutako Estatuko herri-galdeketa, pandemiarengatik atzeratu beharko dena, erabateko demokrazia, Errepublika, lortzeko bideari ekiteko aldarria izango da.

Baina eredu ekonomiko eta sozialari buruz ere erabaki beharko dugu, publikoa, amankomuna, osasungintza, hezkuntza, egoitzak, gizarte-zerbitzuak ezin direla pribatizatu bermatzeko. Eta, egun hauetan gertatzen ari den bezala, langilerik, instalaziorik eta baliabiderik eza berriz ez jasateko, gutxi batzuei bakarrik mesede egiten dieten politika neoliberal pribatizatzaileak direla medio. Lanak egonkorrak izan daitezela, soldatak justuak eta nahikoak eta pentsio publiko duin batzuk bermatu daitezela.

Patriarkatuarekin nola amaitu ere erabaki beharko dugu, indarkeria matxistekin eta behingoz emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatu. Guztiak barneratzen gaituen lurralde-ereduari buruz.  Neoliberalismoarekin eta gutxi batzuen boterearekin amaituko duen eredu ekonomikoari buruz. Eragiten digun guztiari buruz erabakitzea. Demokratikoki.

Gaur egun, lehentasuna Pandemia gainditzea da; hura lortzerakoan, kalera aterako gara demokrazia osoa eta erabakitzeko boterea exijitzera. Demokrazian ezer ez da eztabaidaezina, herriaren subiranotasuna izan ezik.

Gora Errepublika!

Esta entrada fue publicada en Bertako berriak. Informaciones de aquí. y etiquetada , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Manifestua. 2020ko apirilaren 14a

  1. Pingback: 2020 apriralen 14a. ¿Cómo celebrar el 14 de abril? | ERREPUBLIKA PLAZA

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .