Barakaldotik ibilbide errepublikazalea.

Orain dela bi urte Barakaldoko Irabaziko lagunek prestatu zuten RUTA POR EL BARAKALDO DE LA SEGUNDA REPÚBLICA.Guk aprobetxatu bnahi izan dugu ekintza hura 1.go Errepublikari omenaldia  egiteko Lehen errepublika omenduz, bigarrena oroituz, hirugarren Errepublika abiatzen lelopean 2018 Lehen Errepublikaren urteurrena OTSAILAREN 11 FEBRERO. BARAKALDO . Eta hori zela eta Natalia Salalar prestatu zuen hitzarako Errepublikaren aztarnen bila. Hango artikulutik atera dugu euskarazko bertsio hau.

Baita aspalditik prestatu genuen Barakaldori buruzko beste sarreratxo hau: BARAKALDOKO ERREPUBLIKAZALEAK (31-39)

HERRIKO PLAZA:Hezkuntzaren garrantzia

Ibilbidea Herriko plazan abiatuko dute. 1931n, II. Errepublika aldarrikatu zutenean, udaletxea zen eraikina gaur egungoaren parean zegoen. 1891n eraiki zuten. Administrazio bulegoez gain, eskolak eta udaltzaingoa ere han zeuden. Eskolek hartuko dute geldiune horren protagonismo nagusia. Izan ere. hezkuntzak errepublika garaian zuen garrantzia azpimarratuko dute bisitan. Matrikularik gehienak sektore publikoan zeuden. Errepublikak hezkuntzaren kalitatea hobetzeko lan egin zuela ekarriko dute gogora: gela bakoitzeko ikasle kopurua murriztu zuten, eta, irakurketa eta kristau ikasbidea irakasteaz gain, bestelako materia erabilgarriak ere irakatsi zituzten.

II. Errepublika aldarrikatu aurreko eta osteko gertakariak ere gogoan izango dituzte lehen geldialdi horretan. 1931ko apirilaren 14an bertan manifestazioa egin zuten erregimen politiko berria ospatzeko. Marsellaise, Internazionala eta Gernikako arbola interpretatu zituen udal bandak.

Poz hura berehala zapuztu zen. Apirilaren 15a festa egun izendatu zuten. Errepublikaren aldeko lehen ospakizunetan, Guardia Zibilak tiro egin zuen, eta hiru langile zauritu zituen. Egun bat geroago, herritar batek bi lagun zauritu zituen su armaz.

Herriko etxea: PSOE eta UGTeren lehen egoitza  Aranzadi kalean egon zen (1903ko urtarrilaren 17an  zabaldu zen)  Errepublikaren garaian edifizio modernista bat zabaldu zuten.  Gaur egun Batzar nagusien kalean, baina lehen Pablo Iglesias kalea izena izan zuen.Info gehiago; Agrupaciones socialistas de Barakaldo y Cruces

INGURALDE:Mitinen jokaleku

Gaur egun Inguralde dagoen eraikinaren ondoan zegoen San Juan frontoia. 1905ean inauguratu zuten, eta 1963an itxi. Besteak beste, Eusebio Carbo eta Buenaventura Durruti anarkisten mitinen jokaleku izan zen.

ANTONIO TRUEBA PARKEA:Bi aldeen kuartela

Antonio Trueba parkea dagoen lekuan zegoen Kasino Errepublikazalea. Apirilaren 12an errepublikazaleen garaipena ospatu zuten leku garrantzitsuenetako bat izan zen. Errepublikanoen eta frankisten kuartel ere izan zen 1936ko gerran eta frankismoan, hurrenez hurren.

 

PORMETXETA KALEA:Langileak kalera

Historiako bi pasarteri lotuta antolatu dute laugarren geldiunea. Batetik, 1929ko urriaren 18an bi zenbakidun labe garaian leherketa bat gertatu zen. Ondorioz, 11 behargin hil ziren, eta hogeitik gora, larri zauritu. Hileta langile klasearen manifestazio bilakatu zen. Bestetik, CNT sindikatu anarkistak lokal bat zuen han. 

BIDEGORRIA:Dolores Ibarruri zumardia

Herrian emakumeen erreferentzia gutxi dagoela salatu du behin eta berriz Irabazi koalizioak. Erreferentzia horietako batean egin dute bosgarren geldiunea: Dolores Ibarruri PCEko buruaren izena daraman kalean, hain zuzen. II. Errepublikak gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alorrean egindako aurrerapausoak nabarmenduko dituzte bertan. Besteak beste, boto eskubidea aipatuko dute. Izan ere, emakumeak ordura arte hautagarriak besterik ez ziren.

PONPA KALEA:Langileen etxeak

Ponpa kalea deritzote bertan ponpaketa iturri bat zegoelako. Langileen etxebizitzen kalitate eskasaren adierazgarri ziren etxeak zeuden han. Etxolen eta benetako etxebizitzen erdibideko eraikinak ziren. Cristobal Murrietak eraiki zituen, 1870ean. Garai hartan, sarri asko ugazabak egiten zituen langileentzako eta haien familientzako etxeak. Bisita gidatuan azalduko dutenez, eraikuntza prozesuetan ez zuten hartzen kontuan langileen eta horien senideen erosotasuna; garrantzitsuena etxeak lanpostuetatik gertu egotea izan ohi zen.

DESERTU:Beheko plaza

Villalonga plaza izena zuen gaur egun Desertu esaten zion eremuak. Goiko plazarekin batera, behealdeko plaza hori Barakaldoko bizitza sozialaren eremu nagusietako bat zen. II. Errepublikaren garaian, Galan eta Garcia Hernandez plaza izendatu zuten. 1930ean Jakan (Aragoi, Espainia) matxinatu ziren kapitainen omenez jarri zioten izen hori. Bi kapitainok fusilatu egin zituzten.Iragana eta oraina josteko hariak erabiliko dituzte bisita gidatuan. Puntu beltzen arazoa aipatuko dute, esaterako. Puntu horietako bat tren geltokiaren tunelean identifikatu dute. Deserturako pasagunea egin gabe dagoela eta, gogora ekarriko dute nola beste garai batean Bilbo eta Portugalete arteko tren geltokiaren ondoko pasagune batetik iristen zen plazara.

Plazaren erdian musika bandarentzako kioskoa ere bazegoen. Itxura denez, behin dantzaldia Aste Santu garaian egokitu zen. Hori horrela izanik, bandak ez zuen musika interpretatu nahi. Jarrera horren aurrean, Evaristo Fernandez alkateak aurre egin zien, eta aurpegiratu zien noiz errespetatuko ote zituzten fedegabeen eskubideak.

PORTUKO KAIA:Hilketak gogoan

Gerren gordintasun osoaren lekuko izango dira ibilaldian parte hartzen dutenak. Hegazkin naziek Bilbo bonbardatu zuten hainbat aldiz. Eraso haiek sortutako hildakoak, zaurituak eta kalteak ikusita, zenbait herritarrek mendekua hartzea erabaki zuten. Cabo Quilates ontzia Portuko kaian zegoen ainguratuta. Garai hartan, altxamendu militarraren aldeko presoentzako espetxe gisa zerabilten. Horietako asko hil egin zituzten Cabo Quilates-en bertan, eta baita Altuna Mendi itsasontzian ere. Gurutze bik gogorarazten dituzte hildako horiek. Bata Portuko kaian bertan dago, eta ibilbidean ikusiko dute. Bestea, Astrabudua parean dago.Ontziotako presoen artean, besteak beste, zenbait industriabururen semeak zeuden. Eta, herritarren eraso horiek saihesteko asmoz, Eusko Jaurlaritzak Ertzaintza antolatu zuela ekarriko dute gogora gidariek.

Historiako guztiz bestelako pasarteak ere izango dituzte aztergai lekuan bertan. Horacio Etxebarrieta magnatearen irudia gogoraraziko dute. Cosme haren aita Bizkaiko errepublikanismoaren lidertzat jotzen zen. Horacio semeak negozioetan aritzeko abilezia handia zuen, eta hainbat alorretan jardun zuen: ontzigintzan, argindar enpresetan eta aeronautikan, besteak beste. Errepublikanoa izan arren, Alfonso XII.a erregearen konfiantza osoa zuen.

Igandeko bisitan ez dira hurbilduko Etxebarrietak Barakaldon izan zuen etxera, Munoa etxera. Hala ere, gogora ekarriko dute etxe hori bera eta Ereagakoa Eusko Jaurlaritzari eskaini zizkiola.

LASESARRE, FUTBOL ZELAIA

Bitxikerientzako tarterik ere izango da ibilbidean. Lasesarren, futbol zelaia zegoen lekuan, Francisco Francoren anaia Ramonen emazteari omenaldia egin zioten 1924. urtean. Agian askorentzat ez da izango ezaguna diktadorearen anaia errepublikazalea zela. Emaztea bertakoa zuen.Bestelako pasarteen lekuko ere izan zen eremua bera. Besteak beste, 1933an CNT sindikatuak deitu zuen greban tiroketa bat gertatu zen, eta 17 anarkista atxilotu zituzten.

Manuel Azaña Espainiako II. Errepublikako presidentearen mitin jendetsu baten jokaleku ere izan zen, 1937ko uztailaren 14an. Hark emandako mitin nagusietako bat izan zen. Antolatzaileek azaldu dutenez, 100.000 lagun baino gehiago elkartu ziren estadio hartan Azañaren hitzak entzuteko.

ANAIEN PARKEA:Errepublikanoak mendean

Leku horretan zegoen Bizkaiko Labe Garaien ikastetxetik hartu zuen Anaien parkea izena eremu horrek. La Salleko anaiek kudeatzen zuten. Barakaldo 1936ko ekainaren 22an geratu zen tropa faxisten esku. Gordexola batailoiak amore eman zien tropa italiar faxistei. Gobernu Errepublikanoak lantegiak lehertzeko agindua eman zien, baina uko egin zioten. Ramon Rubial politikari sozialistak esan zuenez, multzo elektrogenoa soilik leherraraziz gero, altzairu ekoizpena bi urtez etengo zitekeen. Ez zutenez hala egin, ekoizpena %100 areagotu zen 1937. urteko bigarren erdialdean. Ekoitzitako altzairu hori Francoren aldekoek erabili zuten, noski. Baliabide hori ez lortzea zen Gobernu Errepublikazalearen asmoa.Bestelako gertaeren lekuko ere izan zen Anaien parkea. Han zegoen ikastetxean lehergailu bat jarri zuten, errepublikanoa ez zelako. 1933a zen. Ez zen inor zauritu, eta kalteak ere txikiak izan ziren.

LASESARREKO HILTEGIA:1934ko iraultza

Berezia da hiltegi bat herrigunean kokatzea, kontuan hartuta horrek sortzen dituen zaratak eta hatsa, besteak beste. Kasu honetan, ordea, hala egin zuten. Lehenago Puntan, Villalonga parkearen atzean zegoen hiltegia Zaballa ingurura eraman zuten, 1917an.Langabeziak eta goseak izugarri egin zuten gora errepublika garaian. 1934an, herritarrak dendetan sartzen ziren lapurretan egitera, nola edo hala elikatzeko zerbaiten bila. Besteak beste, hiltegiaren aurrean zegoen Garrocha oihal dendak pairatu zuen horietako lapurreta handi bat.

Bestalde, 1934ko iraultzan 230 lagun inguru atxilotu zituzten herrian, eta hainbat hildako ere izan ziren. Estatu osoan egin zuten grebak Barakaldon ere ondorioak izan zituen, beraz.

EUSKALTEGIA:Liskarrak

Euskal gazteriaren lokala zegoen gaur egun Udal Euskaltegia dagoen lekuan. EAJrekin harremana hautsi, eta ANV-EAEn sartu zen taldea. Alderdi horrek indar handia izan zuen errepublika garaian Bilbon eta Barakaldon. EAJ ez bezala, 1936ko otsaileko hauteskundeetan Herri Frontean sartu zen.Eremu horretan bertan PSOEko zenbait pistoladunek Hermenegildo Alvariño ANV-EAEko militantea hil zuten. Poliziak, pistoladunen atzetik egin ordez, Alvariñorekin batera zeudenak hartu zituen atxilo. Bisitaren gidariek azalduko dute ezkerreko eta eskumako alderdi eta jarraitzaileen artean ez ezik ezkerrekoen artean ere liskarrak ohikoak izan zirela errepublika garai osoan Bizkaian. Hala ere, desberdintasunak alde batera utzi, eta 1936ko otsailean elkarrekin aurkeztu ziren Herri Frontean (Frente Popular).

Esta entrada fue publicada en Gure zaharren gomutaz. Memorial de los republicanos 1930-40 y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a Barakaldotik ibilbide errepublikazalea.

  1. Pingback: 2019 Portugalete: Lehen errepublikaren urteurrena Otsailaren 10a. | ERREPUBLIKA PLAZA

  2. Pingback: 2020 Sestao. Lehen errepublikaren urteurrena otsailaren 9 febrero | ERREPUBLIKA PLAZA

  3. Pingback: ITINERARIO REPUBLICANO POR SESTAO (9-2-2020) | ERREPUBLIKA PLAZA

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .