ERNESTO ERCORECAREN BILBAO ERREPUBLIKAZALE ZEHAR IBILBIDEA

Gure hiriaren historia ezagutarazteko asmoz prestatu dugu,  hain zuzen ere 1930 hamarkada. Ibilbidea Errepublika garaia Bilbaon ulertze kritikoa bultzatu eta ikasitakoaren osagarria izan nahi du. Diktaduraren 40 urteek  historian hainbat aspektu ezkutatu zituen eta ahazte horretako urratsak ibilbide honek azaleratu nahi ditu.

Castellano /Italiano/ Français/ English

recorrido republicano-01

 Ibilbide honek bost kilometro ditu, eta haren zehar zeintzuk ziren bloke antimonarkikoaren Bilboko alderdiak (errepublikazaleak, PSOE, ANV eta intelektualak), beste aldetik Errepublika garaiko bizitza politikoak izan zituen kezka nagusienak (irakaskuntza, laizismoa, autonomia…) eta azkenez, guda zibilaren garapena gure hirianikusiko dugu, geldiune batzuk egiten.

 Lehen urratsa: ERREPUBLIKAZALEEN KASINOA

 Arriaga atzean dagoen Amaya kafetegia hasiko da.

dida

Kafetegi  horren gainean  Bilboko Kasino errepublikazalea zegoen. Gaur egun, bigarren pisu horretan Hogar Leones kokatzen da, baina Errepublika garaian, Ribera kalera ematen duten bigarren pisuko behatokietan  Kasinoaren egoitza zegoen.

Bilboko Kasino Errepublikazalean 1893, urtean eratua izan zen, oso izpiritu irekia zuen, ez zen alderdi batekoa eta errepublikazaleen tendentzia guztiak bere barnean zituen. Egoitza ezberdinak izan zituen: Santa Maria kalea 16, Ribera, Bertendona Hurtado Amezaganren ertzean… baina  1910tik aurrera Nueva kalean 2. ataria, 2. pisua. Egon zen eta handik ez zen mugituko frankistarrak Bilbaon sartu arte. Gainera, etxebizitza horretan, Acción Republicana lehen eta gero Izquierda Republicana alderdiaren egoitza egon zen, hirugarren pisuan hain zuzen.

Kasino errepublikazalean, hainbat aisialdirako (musika, antzokia, literatura…) eta kultural jarduerak egiten ziren, ikasteko jarduerak, konferentziak, lan konsultoriak, konsultoria juridikoak, doako klaseak gauetan eta jaiegunakere hantxe egiteko aukera ematen zuen, hala nola Otsailak 11ren ospakizuna (Lehengo Errepublikazaleaen urteurrena) edo Maiatzak 2koa ( 1874ko Bilboko altxamenduaren urteurrena).

Errepublikazaleen kasinoak giza eskolak izan ziren gizartean, jendearen egun egunean parte hartzen zuten, praktika politiko demokratikoa ikasiz.

casino rep por Jose Bigarren geldiunea: SAN FRANCISCO,  ERREPUBLIKAZALEEN AUZOA

 Amaya kafetegitik pasatuz, eta ibai gora jarraituz, La Merced zubia gurutzatuko dugu, La Najatik aurrera jarraituz, “Dos de Mayo” kalera arte.

Kale honen izena, eta haren inguruko guztiak (General Castillo, Conde Mirasol, Hernani)  lehen aipatutako 1874ko maitzaren 2agatik da, Bilbao karlistengatik setiatua zegoen eta egun horretan setioa altzarazi zen. Honek eragin handia izan zuen Bilbon, kultura errepublikazalea eta laizismoaren oinarriak agertaraziz.

Gainera, Dos de mayo kalean, hileko lehen larunbatetan azoka bat ospatzen da, eskuz eginiko produktuak, diseinatutakoak, eta bestelako aukerak eskainiz kurioseatzeko eta denboratxo gozo bat han pasatzeko.

Dos de Mayo kalea por Jose

Dos de Mayo Kaletik gora jarraituz, Plaza del Corazon de Mariara plazarantz, non San Francisco kalearekin gurutzatzen gara.

Gune hau esanguratsua da ibilbide errepublikazalea honetan, izan ere, Estación, San Francisco, Cortes eta Bilbao La vieja auzoak izan ziren sozialisten eta errepublikazaleen aldeko botoen kontzentrazio nagusia eman ziren tokiak . Langileen auzoak dira eta I. Errepublikan eta 1890an sozialismoaren alde apostua egin zuten nagusiki.

Aurrekoaz gain, aipatu beharra dago ere 1931ko bozkaketetan distrito bakarra izan zen, non ez nazionalistek ez monarkikoek ez zuten ordezkaririk atera. Alderantziz, bloke antimonarkikoak atera zituen bost zinegotziak (guztiak).

Auzo hau Facundo Perezaguari lotuta dago. Urte askotan gune honetako zinegotzi sozialista izan zen. Perezaguak Bilboko lehen sozialista agrupazioa sortu eta Partido Comunista Obrero Español antolatu zuen 1923an. Errepublikan Cortes 24 kalean taberna bat zuen. 1935 eko maiatzaren batean hil zen.  Alde honetan ere Indalecio Prieto bizi izan zen, Errepublika garaiko politikoen artean aipagarrienetariko bat.

Hirugarren urratsa HEZKUNTZAREN GARRANTZIA

San Francisko kaletik abiatuta aurretik aipatutako Corazón de Maria plazara heltzen gara, non San Franciscoko eskolak daude, eta ere bai Tomás Meabe elkargunea, Bilboko elkargune sozialista zaharrena.

Gainera ere, Tomas Meabe politikari sozialistaren izena eraman zuen eskolak, zein 1933ko Maiatzaren lehenean hasi zen eraikitzen Indalecio Prieto eta Niceto Alcala Zamoraren eskutik (orduan errepublikako lehendakaria), biek elkarrekin hasiera eman zieten eskola altzatzeko lanei.

Eskola honen eraikuntza adibide bikaina da gobernu errepublikazaleak hezkuntzaren alde eman zuen bultzada erakusteko, izan ere hezkuntza Errepublikan oinarria izaten da.  Eta eskola honen moduan, beste hainbat ere eraiki ziren aurrera eramandako proiektuarekin. Azken batean, ematen zen analfabetismo tasa altuaren aurka egiteko (gizartearen %33). Era honetan Espainian 1932 urtean 10.000 eskola eraki berriak zeuden behar ziren 27.000tatik.

Bilboko udalak ere hezkuntzaren aldeko apostua bereganatu zuen, eta eraikuntza plana eraman zuen aurrera, gobernuarekin elkarlanean arituz. Egitasmoa aurrera jartzean udaleko hezkuntza gastu publikoa asko handitu zen, 1931-1932 n %30 hazi zen, betelako bataz besteteko gastua bakarrik  % 10,79a handitu zen. Azkenik, aipagarria dena, Bilboko eskolaratze datuak halan zeuden, 1931an 3-14 urte tarteko 36,000 umeetatik 14.500 eskolaratu gabeak zeuden, eta gainerako 21.500etatik 14000 eskola publikoetan eta 7500 pribatuetan.

Gr escola Tomas Meabe por Jose

Laugarren urratsa: ERREPUBLIKAZALEA-SOZIALISTA ELKARGUNEA

Kalea behera jarraituz, San Francisco kaleko 8 eta 11 zenbakiak aurkitzen dira,  non zentro sozialistak zuen xedea, gaur egun egoera kaskarrean mantentzen dira.

Casa del pueblo direlakoak, langile guneetan kokatuak daude , eta xede batzuekin, honako hauek: sozialismoaren zabalpena kulturaren bitartez, leku bat egin sozialista alderdikoentzat, liburutegiarekin, arte gunea, musika, irakurketak eta edonolako barne garapen moral eta intelektual izan nahi duenarentzat.

Geldialdi honetaz baliatuz, errestaurazioan eman zen sozialisten eta errepublikazaleen arteko batuketaz oroitzen gara, Conjunzio Republicano Socialista  deitua. Ostean, II. Errepublikan ere batasuna eman zen, bai Frente Popular deritzonean, bai Monarkiaren aurkako blokean.

Honekin jarraitzeko, aipatu beharra dago, Bilbo izan zela Espainiako lehen tokia non bi talde hauen batuketa eman zen 1907an. Konjunzio  Errepublizale Sozialista sortu baino bi urte lehenago, Bloke Demokraztiko izenarekin. Bi urte geroago, 1909an, esan bezala, Konjunzioa Espaina mailan sortu zen, eta hauen eskuetan egon zen Bilboko parlamentarioak 1918 arte, denbora honetan, Indalecio Prieto eta Horacio Echevarrieta Parlamentuan egon ziren.

Iadanik II. Errepublikan errepublikazale eta sozialistak, ANVkoen, batera parte hartu zuten 1931ko hauteskundeetan, aurretik aipatutako bloke antimonarkikoaren barnean. Eta ANV( Eusko Abertzale Ekintza) gabe, korteen hauteskundeetara batera azaldu ziren, 4 eskainu lortuz Bizkaian (Prieto, Araquistain, Aldasoro eta Fartras)

1933an, ezker alderdiaren zatiketa eman zen, nahiz eta Bilbon oraindik batera aurkeztu  ziren, leku bakarra Espainia osoan, Prieto, Azaña, Zugazagoitia era Domingo izanda kandidatoak izanda, baina 1910etik lehen aldiz, hauteskundeetan porrota jaso zuten. Hala ere Prieto eta  Manuel Azaña Parlamentura joatea lortu zuten, Bilboko eremuan aukeratuak.

1936.urtean, errepublikazaleak eta sozialistak ANV eta PCE-ra batu ziren Frente Popularrean, hautagaiak, Zugazagoitia, Prieto, Ruiz Funes  eta Carro izan ziren. Eta laurak hautatuak izan ziren.

El circulo socialista. Foto de Casimiro Castaño.

Bosgarren urratsa: ERRONDA, INTELEKTUALAK ETA ANV.

San Frantzizkotik San Anton zubira jeitsi eta hau gurutzatuz, aurrez aurre Ronda kalea topako dugu, Zazpi kaleak ixten dituen kalea.

Erronda kaleak, Miguel de Unamuno jaiotzen ikusi zuen 16. zenbakian. Etxe honen aurrean Errepublika garaiko intelektualen gaineko gogamena bat egin dezakegu. Unamuno, sozialista izateaz gain, korteetako hauteskundeetan hartu zuen parte errepublikazaleekin bat, eta Espainiako beste lekuetan bezala, Errepublikaren Zerbitzurako Agrupazioaren sortzaileetako izan zen.

Casa Natal de Unamuno. Foto de Casimiro Castaño.

Erronda kaletik jarraituz, 32. zenbakira helduko gara,   non Euzko etxea zegoen, bertan ANV-k  zuen egoitza. Alderdi honek San Andres eguenan sortua izan zen, 1930ko azaroaren 30ean. Acción Nacionalista Vasca, ezkerraldeko talde nazionalista, laikoa eta errepublikazaleekin eta sozalistekin parte hartu zuena, apirilaren 12ko hauteskundeetan aurkezteko.  Akordio honi ezker, Bilbon 7 zinegotzi atera zituen ANVk, bere indarra baino askoz handiagoa. Autonomia Estatutua martxan jartzeko eramateko antolatu ziren “Comisiones Gestoras» delakoetan oso  lan handia egin zuen.

Beranduago ere Fronte Popularrean jarraitu zuen errepublikazaleekin, eta Errepublikako gobernuan anvtar bat izan zen ministro, Tomás Bilbao, arkitekto eta zinegotzi bilbotarra.

Seigarren urratsa: MALLONA HILERRIA ETA MAIATZAREN 2KO JAIA

Erronda kalea bukatzean, Unamuno plaza topatuko dugu (Errepublika garaian Auxiliares plaza), nondik plaza zeharkatuz eta eskaileretatik gora igota, Mallonako hilerri zaharra topatuko dugu, eta Bilbo hiriko paisaia ederra ikus dezakegu. Eskaileretako igoera honek, badu alternatiba: Metrotik igogailu bat doa gora.

Eskailera hauetatik, Bilboko hiritar prozesio bat pasatzen zen, Udaletxean hasten zena, Maiatzak 2an, Sendeja kalea gurutzatu, Bidebarrieta, eta azkenik Mallonako eskailera luze hauek igoz, prozesio honetan, errepublikazaleak beti parte hartzen zuten, geroago sozialistak elkartu zitzaien.

Hiritar prozesioa, Errestaurazioan  eta II. Errepublikan zehar urtero egin zen. Ostean, 40 urtez debekaturik egon ostean, ohitura berriz nasi da.  Frankismoan emandako debekua, Bilboko eragin liberalak ezabatzeko egin zen, eta halan izan da, Bilboko erakunde demokratikoen laguntza urria izan delako, PNV egon dela udal boterean gogoratu behar da.

Photo : fête du 2 Mai 1933, jour où Ercoerca, Prieto et Alacalá Zamora participèrent à la marche. que Ercoreca, Prieto y Alcalá-Zamora encabezaron la procesión cívica.

Igoera bukatu eta Mallonara heltzean, eta hilerri zaharreko arkua azpitik zeharkatzean, askatasunaren heroien estatuaren oinarria daukagu.

monumetno de MallonaEstatua horrek, emakumearen irudiak Bilboko erresistentzia irudikatzen zuen karlisten aurka, erramu koro bi eta lau lehoiekin batera, gaur egun ikusi baino gehiago, imaginatu behar duguna.

Tropa frankistak 1937ko ekainaren 19an Bilbon sartzean, karlistek osatutako tropak ziren nagusiki eta berehala Mallonara joan eta irudiari eskuak moztu zitzaizken, erramu koroak ikus ez zaitezan, erreakzioaen kontra ideia liberalen garaipena erakusten zutelako.

Zazpigarren urratsa: UDALETXE ERREPUBLIKAZALEA

Mallonatik, Etxebarria Parkea gurutzatuko dugu, Albo batean Maionako futbol zelaiak utzita, eta beherantza berriz jaitsiz, Plaza del Gas delakora. Hortik Udaletxera,  Jorge Oteizaren eskulturaren alboan kokatuko gara.

Udaletxearen balkoian, erdiko atearen gainean, Bilbo hiriko armarria daukagu, harresi errepublikazalea baten azpian kokaturik.

Bilboko bilakaera historikoarekin jarraituz, 1931ko apirilaren 12an, udal hauteskundeak egin ziren, talde antimonarkikoak garaile aterata 31 zinegotzirekin ( 12 PSOE, 7ANV eta 12 errepublikazaleak), aldiz, PNV-k 7 eta kontzentrazio monarkikoak 3. Egoera honetan, apirilak 14-an II, Errepublika aldarrikatu zen, Bilboko kaleetan biziki ospatu zena Sendeja kalean eta udaletxeko inguruetan.

Egun horretan bertan, udaletxe berriak egituratu ziren, Bilbaon alkate moduan autonomo errepublikazalea Ernesto Ercoreca izendatuz. Gaur egun izena ematen dio ondoko plazari. Ernesto Ercoreca, zinegotzi izan zen hautatua 1911an, eta probintzia diputatua geroago, eskarmentu handiko gizona, 1905tik jadanik hauteskundeetan zerrendetan agertzen zena.

Sul balcone del Comune di Bilbao, nella porta centrale, si può vedere uno scudo della città e sopra una corona murale repubblicana.Zortzigarren urratsa: LAIZISMOAREN ALDEKO BORROKA.

Udaletxea eta aurreko zubia zeharkatuz, Buenos Aires kalera helduko gara. Hortik Plaza Biribilaraino. Behin honetan, aurrean kale nagusia edo GranVia izanda, Eliptika plazan gelditzen gara, bertatil  Jesusen Bihotza (Sagrado Corazón) plaza ikus daiteke.

Hasieratik Errepublikaren etsai nagusietako bat eliza izan zen, Estatu laizista bat sortzeko ahaleginengatik. Euskadin, eskuma katolikoaren eta ezker laizistaren arteko borroka berezia izan zen, elizatarrek PNV-k ordezkatzen zituen, baina hala ere, 1936ean PNV legalitatearen alde jarri zen, eskumaren estatu kolpearen aurka .

Erlijio arazoa, hainbat eztabaida sortu zituen Udal gobernuaren eta oposizio jeltzalearen artean. Eztabaida hau ere Madrilgo parlamentuan ere eman zen, Eliza eta Estatua banaturik nahi zuten. Aldiz kontserbadoreak elizaren pribilegioak mantendu nahi zituzten Estatuarekin elkartuta jarraituz.

Eztabaida honetan, gertakari bat Jesusen bihotzaren monumentuarekin lotuta dago, Primo de Riveraren diktaduran eraikia.  1933ko urtarrilaren 3an, Santiago Aznar sozialistak, monumentu hau kentzeko proposamen formala aurkeztu zuen Udaletxean.  Hilabete bat geroago, otsailak 8an, onartu zen monumentua ken zedin Orazioaren apostolatuari eskaera luzatu zitzaion, honek demolizioarekin hasi zedin. Gainera, maiatzak 15ean, Ambrosio Garbisu zinegotziak ere, monumentua kentzearen kostuak, aurreikusi gabeko gastu moduan kontabilizizatzea erabaki zuen.

PNV noski, honen aurka agertu zen. Eta egoera honetan, Tomás Eguidazu, Mariano de Arostegui eta beste alkate ohiek errekurtso bat aurkeztu zuten, tribunalek onartu eta monumentuaren demolizioa geldiarazi egin zen denbora batez. Fronte Popularrak 1936.an garaipena berriz lortu arte ezin izan zen honekin jarraitu, eta horrek gaur egun oraindik ere monumentua leku berean izatea ekarri du. (Noiz aste?)

El Sagrado Corazón en El Socialista de 1933.

El Sagrado Corazón en El Socialista de 1933.

Bederatzigarren urratsa: AUTONOMIA

GranVia-n egonda, Moyua plazan Hotel Carlton-a ikus daiteke, Eusko jaurlaritzaren egoitza izan zena.

Errepublika ere garrantzitsua izan zen, euskal probintzien Espainiarekin loturaren arazoa konpontzeko, horretarako prosezu autonomikoaren hasiera eman zitzaion. Nahi zuen erregioak jarri al zuten Autonomia martxan jarri,  1930ean  Donostiko paktuan aurre ikusten zenez eta, 1931ko Konstituzioan onartzen eta bideratzen zenez.

Kataluniatik Errepublika lortzeko ahalegin handia egin zuten indar autonomista guztiek, eta kataluniako estatutuaren onarpena lortu zuten 1932an. Bitartean, Euskal Herrian, PNV izanda indar nagusia ez zuen parte hartu Donostiko paktuan. Gainera beste bidea hartu zuen Karlistekin batera, Lizarrako Estatuto deitutakoa, eta beste bat sozialiseak, errepublikazaleek eta ANV-k bultzatua: Estatuto de las Gestoras. Autonimizalen arteko batasunik ez zen egon eta horrek luzapen antzuak ekarri zituen..

1936 arte itxaron behar izan zen autonomiaren arazoa konpontzeko Frente Popularren garaipenarekin. Nazionalisten eta Frente Populisten artean ados jarri ziren. Urrira arte itxaron behar izan zuen martxan jartzeko Gerra Zibila zela eta. Urriak 7an zin egin zuen Eusko Jaurlaritzak Gernikan ( 4 PNV, 3 PSOE, 2 errepublikazale,  komunista 1, ANVko 1) Fronte Popularrak zuen nagusitasuna, baina  jaurlaritzaren buruzagitza Jose Antonio Aguirrek hartu zuen. Frente Popularren partetik hauek izan ziren: Aznar (Sozialista, Industria), Toyos (Sozialista, Trabajo), Gracia (Sozialista, AsistenciaSocial), Aldasoro (IzquierdaRepublicana, Comercio), Espinosa (UniónRepublicana, Osasuna), Astigarrabia (Komunista, Garraioa) y Nardiz (ANV, Agricultura).

El Gobierno vasco desde el Hotel Carltón.Foto Blog de Anasagasti

Lehendakaritza Foto Blog de Anasagasti

HAMARGARREN GELTOKIA: KUARTELETIK KARTZELARA

Moyuatik, Alameda Rekalde kalea hartuz, aurrera jarraituz Escolapios ikastetxera helduko gara.

Gaur egun ikastetxea den eraikin hau, kuartel moduan erabili zen Gerra Zibilean, hainbat batalioi nazionalista han egon ziren: “Rebelión de la Sal”, “Malato”, “Aralar” eta “Sukarrieta”. Guda bukatzean, frankistek kartzela bilakatu zuten kuartel ohia ,non 7000 preso politiko egon ziren, prebentzioan, hau da epai edo akusaziorik gabeak.

Kale honetatik jarraituz, errekara hurbiltzen gara, aurrez aurre, ibaiaren beste aldean Deustuko Unibertsitatea dago.  Hau ere, aurrekoarekin lotuz, gerran zehar hainbat bataloien kuartela izan zen, Meabe zutabearenak (sozialisteen miliziak).

Bilbok guda galtzean, unibertsitate gunea, kontzentrazio zelai bat bilakatu zen, zein Martin Pinillos inspektorearen eskuetan zegoen. Hau ere prebentzioko prisioa zen, eta honetan errepublikazaleak ziren atxilotuak, barneratuak eta klasifikatuak. Kartzela hau funtzionatu zuen 1937tik 1940arte, 311 hildako eman ziren (188 exekutatuak eta gainerakoak gaixotasunengaitik). Gainera, Deustuko Univertsitatean atxilotuak, Disziplina Batalioietara esklabu moduan bidaltzeko joera eman zen, harrobietan lan egiteko, guda industriak edo bestelako eraikuntza lan fisiko gogorretan. Info gehiago: LAS CÁRCELES DE BILBAO y EL PAREDON DE DERIO

escolapiosHamaikagarren urratsa: GERRA  BILBON ETA HAREN JAUZIERA

 Behin Guggenheim museora helduta, Nervioi itsadarrera helduko gara. Non Ramón Rubialen oroimenez egindako estatua ikus daiteke. 1978 an  Ramon Rubial, Eusko Kontseilu Orokorraren lehendakari izan zen, handik geroago, Eusko Jaurlaritza jaioko zen.  Leku hau,aproposa da Bilboko jauziera ikusteko, Artxanda mendira begiratuz. Begi bistan daukagun mendi zatiak azken borrokak eman ziren.

2013-07-15 09.40.431937ko martxoan, Madrilgo frontea ezina egin zitzaien faxistei. Beraz, Kantauri aldeko lurraldeak jarri zituzten helburutzat. Bizkaia zen fronteko lerroa markatxen zuen tokia, eta oraindik ere gune errepublikazaleara zena. Gainera, Bizkaian ematen zituen industrial baliabide eta abantailengatik, oso interesgarria izan zen frankistentzat.

Hainbat bonbardaketa eman ziren Bizaiko herrietan, baita Bilbon ere, batez ere, 1937ko hasieratik. Ahaztezinak dira 1937ko martxoaren 31n Durangon eta 26 egun geroko, apirilak 26an, Gernikan. Baina forntea ez da Bilbora ailegatuko ekainaren erdira arte.

Ekainak 11an, hasi zen burdinezko harresiaren apurketa, Gaztelumendi menditik (Larrabetzun), eta soilik Bilboko erdigunetik 10km-ra.  Ekainak 13an, Bilbo mantentzeko eskaera eman zuen Aguirrek, baina argi zegoen etsiek behin hiriko mendi kateak igarota, ezinezkoa zela mantentzea. Horregaitik, ekainaren 14ean Bilbo guztia inguraturik egonda, hiriaren ebakuaziora ekin zen.

14ean ere, Artxanda mendia erasotua izan zen. Eta behin Artxanda harturik, Francoren tropak Pagasarri mendian kokatu ziren, Bilbo guztia kontrolpean izanda.  Irteera bakarra, Zorrotzarako errepidetik eman zitezkeen, eta hala ere Banderas mendian kokaturiko bateriekin kontrolpean zegoen irteera, eta ebakuazioak  oso zail egiten ziren. Egoera horretan, ekainak 16ean, Eusko Jaurlaritzak Ejerzito erretetiratzea agindu zuen, eta Gobernu bera Truziozera joan zen. Egun horretan ere 20.000 bonba jauzi ziren Bilbon,  tropen azken erasoaren aurretik botatakoak, azkenean. 18an, Bilbotik azken Errepublikaren aldeko tropak atera ziren.

Erresistentziarik gabe, 19ko arratsalde horretan, bando nazionaleko solduak  Bilbon sartu ziren. Orduan bukatu egin zen guda Bilbon, eta denbora laburrean Ipar Frontearen bukaera ekarri zuen.

Info gehiago;  Batalla final por Bilbao.

bihotza

Esta entrada fue publicada en Bertako berriak. Informaciones de aquí. y etiquetada , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

17 respuestas a ERNESTO ERCORECAREN BILBAO ERREPUBLIKAZALE ZEHAR IBILBIDEA

  1. Pingback: ITINERARIO PER LA BILBAO REPUBBLICANA DI ERNESTO ERCORECA | ERREPUBLIKA PLAZA

  2. Pingback: AN ITINERARY BY THE CITY OF BILBAO RECALLING THE REPUBLICAN PERIOD OF ERNESTO ERCORECA. | ERREPUBLIKA PLAZA

  3. Pingback: ITINERARIO POR EL BILBAO REPUBLICANO DE ERNESTO ERCORECA. | ERREPUBLIKA PLAZA

  4. Pingback: PARCOURS DE PROMENADE DANS LE BILBAO RÉPUBLICAIN À L’ÉPOQUE D’ERNESTO ERCORECA | ERREPUBLIKA PLAZA

  5. Pingback: 1 DE DICIEMBRE 2018: CONFERENCIA LA CARCEL DE SATURRARAN Y PASEO REPUBLICANO | ERREPUBLIKA PLAZA

  6. Pingback: 2019 Portugalete: Lehen errepublikaren urteurrena Otsailaren 10a. | ERREPUBLIKA PLAZA

  7. Pingback: 2020 Sestao. Lehen errepublikaren urteurrena otsailaren 9 febrero | ERREPUBLIKA PLAZA

  8. Pingback: Del monumento dedicado a los “Héroes de la libertad” en Mallona | ERREPUBLIKA PLAZA

  9. Pingback: ITINERARIO REPUBLICANO POR SESTAO (9-2-2020) | ERREPUBLIKA PLAZA

  10. Pingback: Recordando el último día republicano de Bilbao. | ERREPUBLIKA PLAZA

  11. Pingback: Otsailaren 11a, lehen Errepublika 2021 | ERREPUBLIKA PLAZA

  12. Pingback: 2021, azaroaren 26/ 27 de noviembre. Ibilbide errepublikazalea eta hitzaldia | ERREPUBLIKA PLAZA

  13. Pingback: 2022 Arrigorriaga. Lehen errepublika eguna. 13-2-2022 | ERREPUBLIKA PLAZA

  14. Pingback: BILBOKO AZKEN EGUN ERREPUBLIKAZALEA (1937-6-18) | ERREPUBLIKA PLAZA

  15. Pingback: EL  ÚLTIMO DÍA REPUBLICANO DE BILBAO (18-6-1937) | ERREPUBLIKA PLAZA

  16. Pingback: ACTIVIDADES COLECTIVO REPUBLICANO 2021-2022 | ERREPUBLIKA PLAZA

  17. Pingback: 2023 Donostia. Lehen Errepublikako eguna 4-2-2023 | ERREPUBLIKA PLAZA

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.