Pikoketa 2014-10-19

CIMG1698Como todos los años, el domingo día 19 de octubre a las 12:30 horas tendrá lugar el homenaje a los asesinados en Pikoketa el 11 de agosto de 1936, en el lugar de los hechos.
Este homenaje está organizado por los familiares de estas personas y la Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain” se une y apoya este acto.
Tras el homenaje tendrá lugar una comida popular en el restaurante de Pikoketa.
Si quereis asistir, os pedimos que os apunteis lo antes posible porque las plazas son limitadas.

Diario Vascon 2006/08/21ean azaldutako artikulua, fusilatutakoen oroimenez, Miguel Usabiagak, fusilatutako haietako baten ilobak, idatzia..

Información sobre estos hechos

Como todos los años, se celebró el homenaje del 2014 a los asesinados en Pikoketa en agosto de 1936.  Numeroso público se sumó al acto y después se celebró una comida popular en el restaurante de Pikoketa. Video resumen y fotos del homenaje

http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/cas/homenaje_pikoketa2014.php

Urtero bezala, 1936ko abuztuan Pikoketan hil zirenen aldeko 2014ko omenaldia egin zen. Omenaldiko ekintzen ondoren, pertsona asko elkartu ziren Pikoketako jatetxean egin zen bazkarian. bideo eta argazkiak

http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/eu/homenaje_pikoketa2014.php

http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/fra/homenaje_pikoketa2014.php

Aurrekariak

pikoketa-42002ko abenduaren 10ean Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Gerra Zibilean desagertutako eta exekutatutakoei buruz eginiko adierazpena dela eta, Justizia Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak plan bat jarri zuen martxan Arantzadi Zientzia Elkarteko adituen esku-hartzearekin ikerketa erreklamatzen zuten familiartekoei laguntza emateko.

Horrenbestez, 2004-11-07an, Lourdes Herrasti (Arkeologoa), Jimi Jiménez (Arkeologoa), Iñaki Egaña (Historialaria) eta Fco. Etxeberria (Medikuntza Forenseko irakaslea), Pikoketan (Oiartzun) 1936ko abuztuan fusilatutakoen senitarteko batzuekin elkarrizketatu ziren. Aldi berean tokia bisitatu genuen Marcelo Usabiagak gidaturik; Usabiaga, toki horretan lurperatutakoen oroimena gortdetzearren, 1976tik familiartekoen eta lagun talde baten koordinatzaile da. Irungo Blaia hilerria ere bisitatu genuen, eta han omenaldi bat egin

Informazio historikoa

Iñaki Egañak emandako datuen arabera, 1936ko abuztuaren 11n, matxinatutako indarren buruzagi Solchaga koronelak agindu eman zien beren gizonei Aia-Erlaitz-Pagogaña lerroa hartzeko, eraso faxistari horrekin hasiera emanaz. Aurreko egunetan Solchagaren gudarosteak errefortzu berriak jaso zituen, eta baita beste artileria pieza batzuen hornidura garrantzitsua ere. Joaquín Ortíz de Zárate koronelak jaso zuen posizio horiek hartzeko agindua; izan ere, posizio horiek, berez, errepublikanoen aurreko talde ttiki bat besterik ez ziren, eta indar nagusiak Erlaitzeko gotorlekuan zeuden kokatuak. Faxistek errepublikanoen aurreko taldetxo honi, kontu horiek ez jakitean, beren indar guztiak erabiliz eraso zioten.

Horrela sartu ziren Pikoketan, hura hamabost milizianok besterik defenditzen ez zuenean.  Pikoketa baserrian metrailadore bat zegoen, eta huraxe zen errepublikanoek erreztasun dezenterekin etsaia zaintzeko eta haren kontra egiteko zuten lekurik aurreratuena. Leku horretan zeuden milizianoak goiz horretan, abuztuak 11, eta gosaltzera zihoazen; toki horretan itxi-itxi zegoen laino artetik hainbat metrailadore tiro-sorta entzun ziren, eta horiexek izan ziren armada faxisten erasoaren iragarpen.

Kokaleku hori defendatzen zuten hamabost gazte haietatik bik bakarrik lortu zuten ihes egitea: Alejandro Colinak eta Patxi Arozenak. Gainerakoak preso hartu eta fusilatu egin zituzten berehalaxe baserriko hormen kontra jarrita. Bederatzi boluntario gaztek, haietako zaharrena 25 urtekoa eta gazteena 17koa, eta lau karabinerok, beren konpromiso iraultzailea, edo mugazainen kasuan, errepublikarekiko leialtasuna, sinatu zuten: Mertxe López Cotarelo, Pilar Vallés Vicuña, José María Arruti Idiakez, Victor Genua, Jesús López Casado, Agapito Domínguez, Bernardo Usabiaga Jáuregui, Manuel Justo Alberdi, Miguel López Pascual, eta  Vicente Argote, Agustín Bermejo, Félix Luz Echeverría eta Angel Braña López karabineroak. Fusilatutako bederatzi gazteak, EAJko Víctor Genua kenduta, komunistak ziren.

Arestian esan dugun bezala, , Bernardo Usabiagaren anai Marcelo Usabiagak 1976an Pikoketa  (Oiartzun) inguruan, eta baserri hartako biztanle batek emandako informazioari esker, gorpuak lurperatuta zeuden hobia kokatze lanari ekin zion.

Zehazki, 1978ko uztailaren 28an, familiartekoek Pikoketako gorpuak hobitik atera zituzten, eta tokiko hedabideetan izan zen horren berri.

Ondoren, 1978ko abuztuaren 2an, omenaldi-ekitaldi bat egin zen Irungo parrokian eta gero, bertako Blaia hilerrira joanik, Pikoketan aurkitutako gorpuzkiak han lurperatu ziren Udal Gestorak utzitako Udalaren jabetzako panteoi batean.

Gaur egun, bertan segitzen dute gorpuzkiek eta urtero egiten da oroitzapen-omenaldi ttiki bat (azaroko lehen igandean).

Arestian azaldutako guztia 2003an Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak argitaratutako Emilio Silva eta Santiago Macíasen «Las fosas de Franco» liburuan jasoa da.

Hobiaren kokapena

Hobia Oiartzungo Pikoketa baserritik 50metrora dago, ipar-ekialderantz, itxitura batek mugatzen duen baso bati hasiera ematen dion mendi-hegalaren parajean.

Gorpuzkiak ateratzen zuzenean parte hartu zuen Marcelo Usabiagak esandakoaren arabera, hobiak metro batzutako luzera zuen, zabalera arrunta-edo eta paraleloa zen mendi hegalarekiko. Bertan hainbat gizakiren hezur-hondakinak eta beste objektu pertsonal batzuk (oinetakoak eta txanponak) aurkitu zituzten, hilkutxa bat betetzeko adina hondakin. Edonola ere, leku hartan ateratzea beharrezkotzat jo ez zuten giza hondakin gehiago ere geratu omen zen. Ez omen zen identifikazio-lanik ere egin.

Gero, hobiaren gainean,  kareharrizko monolito kubiko bat jarri zuten, honela zioena: “GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAKERAHILDAKO ASKATASUNAREN ALDEKO BORROKALARIAK”,  eta  lauburu bat zuena

Pikoketako giza hondakinak gorde zituen panteoiaren gainean ere jarri zen inskripzio bat: “EN MEMORIA DE LOS FUSILADOS EN PIKOKETA 11 – VIII – 1936”, eta haien izenak.

Aurreko guztiaren kontaketa bideoz grabatu zaio gai honen inguruan dokumentazio ugari eman digun Marcelo Usabiagari.

 

Esta entrada fue publicada en Bertako berriak. Informaciones de aquí. y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Pikoketa 2014-10-19

  1. Pingback: 30 de octubre 2016 Pikoketa | ERREPUBLIKA PLAZA

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.