MANIFESTUA HIRITARREN ERREPUBLIKAREN ALDE

(Clicando aquí en castellano)

2015 otsailean manifestu hau komunikabideetara aurkeztu nahi dugu.  Pertsonen sinadura lortu nahi dugu, ados bazaude klikatu hemen: manifiestuarekin bat egin edo crepublicano@gmail.com posta elektronikoara idatzi datuak bidaltzen (izena, lanbidea, auzoa edo herria) .

HIRITARREN ERREPUBLIKAREN ALDE, ASKEA, JUSTOA, DEMOKRATIKOA ETA SOLIDARIOA.

Gizartean moralaren berriztatze etengabea ezinbestekoa izan da eta egun ere bada. Horretarako errepublikako baloreen defentsan erantzukizuna behar dugu. Gaur, ekonomian eta gizartean krisia, politikan eta ekologian berdin, egoera txarrean bizi gara. Bultzakada demokratiko berria behar dugu. Balore aldaketa, askatasuna eta justizia nagusi pribilegioen aurrean. Elkartasuna konpetentziaren  gainean. Taldea indibidualismo ankerra baino lehen. Guztien interesa, gutxi batzuen espekulazioaren aurretik. Azken finean, pertsonak eta ingurugiroa merkatuen aurretik. Balore horiek bermatzeko errepublikazaletasunean oinarritu behar dugu. Estatuaren nagusitasuna familia baten pribilegioa?  Zer da hori?  Hori aldatu behar dugu eta ordena politikoa herritarrengan errotu. Denok baikara eskubideak ditugunak, eta ez erabakirik hartu ezin duten herritarrak. Eskubide eta aukera berdinen alde borrokatu behar dugu,  jopuen emantzipazioaren alde, banan-banan eta taldeka.

BESTE GIZARTE BAT SORTZEKO PROPOSAMENA aurkeztu nahi dugu. Euren destinoaren jabe diren pertsonekin, hobeto bizitzeko baldintzak izango dituen geroa eskaini nahi dugu. ERREPUBLIKA DA  gure proposamena

 

  • Errepublika Federala: berdintasuna eskubide eta beharretan oinarritzat, herrien eskubideak errespetatzen direla elkartasuna eta gizartearen batasuna bermatuko dira.
  • Laikoa: kontzientzia askatasunarekin. Estatua eta sinesmen guztiak aparte. Hezkuntza publikoa eta laikoa, dohainik  eta kalitatezko. Kultura adimenaren aldekoa, askatasuna eta berdintasunaren alde.
  • Demokratikoa eta parte hartzailea: herrikoek parte hartzeko bideak edukiko ditu, erabakiak oinarritik hartzeko.
  • Elkartasunarekin: eskubideak exijitzen dituena. Etxebizitza, hezkuntza, osasuna, enplegua, oinarrizko errenta, gizarte laguntza … gestio publikoa prestazioetan.
  • Gestio publikoa sektore estrategikoetan, energetikoa kasu, banka publikoa sortuz, inbestigazioa bulkatuz eta teknologia gizakiaren alde erabiliz, eta naturaren alde. Ekonomia demokratikoki planifikatuz, enplegua guztientzat. Ekonomia berria,  justiziaz banatua eta planetaren muga biofisikak errespetatzen dituena.
  • Sistema fiskala justua eta progresiboa. Iruzur fiskalarekin bukatzeko, ezkutuko ekonomia eta paradisu fiskalak kentzeko. Aurrekontuak eta gastuak arrazionalki aztertuta.
  • Paritarioa: gizonezko eta emakumezkoen artean berdintasuna beharretan eta eskubideetan.
  • Ustelkeriaren kontra: publikoaren kudeaketa etikoa eta arrazionala.
  • Bakezalea: gerraren kontrakoa arazoak konponbidean eta nazioarteko elkartasunaren aldekoa.

 

Bizkaian boterearen gehiegikerien kontrako erantzuna emango duen mugimendua indartu nahi dugu, Estatu laiko baten jazarpenaren alde. Aberastasunaren banaketa orekatuago eta zerbitzu sozialak mantentzearen alde. Demokrazia zuzena eta erradikalaren alde. Herritar kultura hori, parte hartzailea, instituzio monarkikoetatik aparte izan beharko du, eta errepublikaren idealak hartu. Grezia demokratikoan “idiotikos” deitzen zituzten polisen kontu komunetan parte hartzen ez zuten herritarrei (idiota hitzaren jatorria). Errepublikanismoak eta demokraziak herritarren parte hartze aktiboa nahi dute, eta ez konformatzea lau urtez behin boto ematearekin, oligarkiak eta ustelkeriaren kontra, kontu publikoen kudeaketaz interesa berreskuratzeko.

 

Mobilizaziorako deitzen diogu gizarteri   aukera  politiko hau eraikitzeko. Hain zuzen, Bizkaian, herritar guztioi parte hartzeko deitzen diegu. Indar politikoak, sindikalak,mugimenduak, sektarismorik gabe inplikatzeko. Ezberdintasun ideologikoak gaindituz edota identitatekoak, eta III Errepublikaren alde apustua eginez, herri bakoitzean Errepublikako Junta eratuz.

 

Herritarrei deitzen diegu 2015eko apirilaren 14a ospatzeko baita Errepublikaren alde egin zuten ororen oroimenean ekintzak antolatzeko posible den Bizkaiko toki bakoitzean.

 

Dei bat egiten diegu indar politiko, sozial, kultural guztiei eta gure gobernua nolakoa izan behar duen erabakitzeko eskubide legitimoa gauzatu nahi duten guztiei, denon arteak eska dezagun erreferendunaren aldeko asanbladak sortzea, herriak erabaki dezan, eta herrialde justuago, demokratikoago eta solidarioagoaren bidean jar gaitezen. GORA ERREPUBLIKA!!

 

Sakatu esteka hau (control clik):

manifiestuarekin bat egin

Euskal Herriko Talde errepublikazaletik manifestua sinatu dezazun animatu nahi zaittgu, Datuak bidaliguzu (izena, lanbidea, auzoa edo herria) crepublicano@gmail.com posta elektronikoara.

errep

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Bertako berriak. Informaciones de aquí. y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

6 respuestas a MANIFESTUA HIRITARREN ERREPUBLIKAREN ALDE

  1. Pingback: MANIFIESTO POR UNA REPUBLICA DE CIUDADANaS/oS | ERREPUBLIKA PLAZA

  2. Pingback: Errepublikaren aldeko manifestazioak. Ekainaren 7 | ERREPUBLIKA PLAZA

  3. Pingback: Errepublikaren aldeko manifestazioak. Ekainaren 7 | Retired But Not Shy

  4. Pingback: URTE BERRIA, ERREPUBLIKAZALEAGOA. AÑO NUEVO, MÁS REPÚBLICA | ERREPUBLIKA PLAZA

  5. Pingback: 150 hiritarrok Apirilaren 14 ospatzeko dei egiten dugu. | ERREPUBLIKA PLAZA

  6. Pingback: 150 ciudadanas y ciudadanos os llamamos a celebrar el 14 de abril. | ERREPUBLIKA PLAZA

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s