SALUD Y REPÚBLICA

Así saludaban nuestros mayores, así queremos daros la bienvenida a este nuevo blog amancomunado entre varios grupos republicanos vizcaínos. Con este espacio virtual prentedemos ser un crisol del lo que hay de republicanismo y a la vez un faro desde el que se actualice la información (de aquí y la federal)  y concentrarla de forma resumida, acerque la historia  a la gentes, vieja y joven, ayude a reflexionar sobre qué República queremos y sirva para insuflar ánimos republicanos.

Solo nos falta tu colaboración, parte hartu nahi baduzu: crepublicano@gmail.com

BeFunky_2013-07-17 11.jpgBizkaiko zenbait talde errepublikazaleen artean gure indarrak batu doguz, hainbat ekintza batera egiteko, eta hauen artean blog hau: ERREPUBLIKA PLAZA. Ekitaldi honen asmoa errepublikazaleen bilgune izatea da, baina ez hori bakarrik. Baita sortzen diren ekitaldien informazioa zabaltzea (Bertakoa eta federala), errepublikazaletasunaren historia eta pertsonen memoria ere, ekarri behar dugun Errepublikaz ausnartu eta nola ere animo errepublikanoak lau haizetara zabaldu.

Eta gaurkoz nahiko, Lopategiren bertso batekin uzten zaituztegu.

Ongi Etorriya, Lopategik esanda eta Armiarmatik jasota.
(Irun Republicano, 1931-VI-6)

Errepublikarekin batera sortu zen Irun Republicano, Irungo “Centro Republicano” delakoaren astekaria, eta bertso sail ugari eman zuen hartan argitara Joxe Mari Lopetegik, horren desiratu zuen egoera politiko berriak une bakoitzean agintzen ziona jakinarazteko. Errepublikari ongi etorri eginaz batean, 1930eko abenduaren 15eko iraultza saioaz geroztik kartzelan eta erbestean zeudenen itzulera hartu zuen bereziki gogoan. Bi seme eduki zituen berak Hendaiako erbestean, etxian ezin sarturik.

Ongi etorriya

Berrogei urte beti neketan
lore on baten galdian,
nere burua erdibiturik
Aitor zarraren legian;
gauza geyenak badu neurriya
gure mundu zabalian,
gizontasunez anaiturikan
baserriyan da kalian,
lore eder au ezarri degu
Apirillaren amalabian.Au zoriona ta edertasuna
alkarrengana bildurik,
lau illabetez bi seme neuzkan
etxian ezin sarturik;
Apirillak amabiya zan
bide txarrak garaiturik,
agintzallean agintasunak
purrukatuta kendurik,
lege berriyaz guraso zarrak
semiak besarkaturik.Etorri dira sortu lekura
erbestian zeudezenak,
ireki dira itzalpietan
itxitako ate danak,
aitarik gabe negar egiñaz
semiak arki diranak,
ekusitzian beren aitatxo,
ayek musu ta laztanak!
pozaz negarrez biyotza lertzen
itzik eziñ egiñ amak.Aita nun izan zara bakarrik
iya lau illabetian,
ama negarrez jartzen zitzaigun
zu nun ziñan galdetzian;
zer dezu amatxo, miñez al zaude
aita nun dan oroitzian,
negar da negar, ezin erantzun,
amak miñ du biyotzian.
Libertadiak neri senarra
noiz jarriko dit etxian?Danantzat ona ekarri nayan
irten nintzan ni etxetik,
amaika bider zuetaz pentsatzen
egondu naiz ni geroztik,
zer janik gabe nola etxian
egon zeraten badakit;
Abenduaren amabostian
ni joan nintzen ezkeroztik,
orain ordaindu bear zaituztet
aitatxo naizen partetik.Guda gaiztoa zuentzat zegon
izartxo maitagarriya,
ez baldin bazan emen anaitu
zorioneko Erriya,
bide txarrean nola zebillen
aspaldiyan Españiya,
zuzendutzeko sortu zitzaigun
Apirillan amabiya,
egun oneri zor diogu guk
gure Ongi Etorriya.
Anuncios
Esta entrada fue publicada en Berri federalak. Informaciones federales., Bertako berriak. Informaciones de aquí., Errepublikazaletasunaren historia. Historias del republicanismo de aquí., Gure zaharren gomutaz. Memorial de los republicanos 1930-40, Hausnartzen. ¿Qué República?, Kantutegia. Cancionero republicano. y etiquetada , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s